Mola Mola tabernak eskaintza zabala dakar astebururako

Aiora Arriola 2025ko uzt. 17a, 12:00

Mola Mola taberna.

Gaurtik hasi eta igandera arte, hainbat egitasmo egongo dira hondartzako tabernan; dantza tailerra eta estilo desberdinetako musika ugari.

Mola Mola taberna asteburu honetan ere proposamen zabalarekin dator, musika estilo ugari eskaintzeaz gain, dantza tailerra ere egongo baita.

Gaur, ostegunarekin, saltsa dantza tailerra egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera taberna kanpoan, eta, 20:00etan, saio irekia emango da. Biharko egunerako ez dute ezer prestatu, udalak Feten Feten izeneko taldearen kontzertua antolatu baitu hondartzan, arratsaldeko 20:00etan. Uztailaren 19an, larunbatarekin batera, n97 house is etxearen emanaldia egongo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Azkenik, asteburuari amaiera itzela emateko, Alargun Beltzak talderaren emanaldia egongo da igandean, eguerdiko 13:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide