Bihar goizean banatuko dira Orio Arraunketa Elkarteko bazkideen kamisetak denda aurrean

Aiora Arriola 2025ko uzt. 18a, 08:00

Orio Arraunketa Elkarteko bazkideen kamiseta banaketa. (Utzitakoa)

Bihar, uztailak 19, larunbatarekin batera, bazkide kamiseta banaketa goizeko 9:00etatik 13:00 arte izango da.

Orio Arraunketa Elkarteko bazkideen kamiseta banaketa egingo da bihar, uztailak 19, larunbatean. Goizeko 9:00etatik 13:00 arte emango dira, Orio AE dendaren aurrean dagoen Endaia plazan.

Hortaz gain, arropa eta zozketarako boletoak ere salgai egongo dira hor bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide