Alberto Rebollok brontzezko hiru domina lortu ditu Egokitutako Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuan

Aiora Arriola

Alberto Rebollo Egokitutako Espainiako Atletismo txapelketan dominak irabazita. (Utzitakoa)

Pasa den asteburuan jokatu zen txapelketa Fuenlabradan (Espainia), eta 100 metro, 200 metro eta 400 metroko abiadurako probetan hartu zuen parte, hiruretan brontzezko domina irabaziz.

Alberto Rebollok brontzezko hiru domina irabazi zituen asteburuan, Egokitutako Atletismo Txapelketa Absolutuan parte hartu ondoren. Uztailaren 12 eta 13an izan zen txapelketa Fuenlabradako Fermín Cacho kiroldegian (Espainia), eta Rebollok 100 metroko, 200 metroko eta 400 metroko abiadurako probetan hartu zuen parte, eta hiruretan brontzezko dominarekin saritu zioten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide