Anoetara joateko autobusa antolatzen ari dira, datorren denboraldiari begira

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, Reale Arena futbol zelaia.

2025-2026 denboraldiko bonoak 120 euroko prezioa izango du 18 urtetik gorakoentzat.

Abuztuaren 15eko asteburuan hasiko da futbol liga eta Realak Anoetan jokatzen dituen partidak ikustera joateko autobusa antolatu nahi dute Orion.

2025-2026 denboraldiko bonoak 120 euroko prezioa izango du 18 urtetik gorakoentzat; 15 urtetik 17ra bitartekoentzat, berriz, 100 eurokoa; eta 14 urtera artekoentzat, aldiz, 80 eurokoa. Izen-ematea Uranga burdindegian egin beharko da datozen egunetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide