Gogor aritu dira asteburuan Orioko arraunlari gazteak

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 15a, 09:00

OAEko arraunlariak Legution (Araba) jokatutako hautaketa estropadetan. (utzitakoa)

Legution izan dira asteburuan Orio Arraunketa Elkarteko jubenilak, abuztuan Austrian jokatuko den txapelketarako hautaketa estropadetan. 

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezko jubenilen ontziak Euskadiko selekzioa ordezkatu du Legution (Araba) jokatu diren hautaketa estropadetan. 

Bestalde, Orioko klubeko skull binakako neska eta mutil kadeteek ere aukera izan dute lehian parte hartzeko Euskadiko selekzioa ordezkatuz, Sevillako Espainiako Txapelketetan dominak irabazi izanagatik. Horiek laugarren eta zortzigarren postuak lortu dituzte sailkapen orokorrean.

Hala, modalitate bakoitzean plaza bakarra izan dute jokoan, eta garailearentzat izan da Austrian jokatuko den Nazioarteko Coupe de la Jeunesse Txapelketarako. Oriotarrek, ordea, ez dute lortu plazarik, izan ere, hirugarren postuan amaitu dute Euskadi ordezkatu duten Mattin Agirrezabalaga eta Unax Uranga arraunlariek. 

Euskadiko selekzioa ordezkatu duten Mattin Agirrezabalaga eta Unax Uranga arraunlariak Legution. (utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide