Ostiral honetan eskainiko du Feten Feten taldeak kontzertua Orioko hondartzan

Aiora Arriola

Feten Feten bikotea. (Utzitakoa)

Asteburuari hasiera ona emateko, hondartza ingurua girotuko du folk estiloko Burgosko musika taldeak.

Uztailaren 18an, ostiralarekin batera, Feten Feten musika taldeak kontzertua eskainiko du Orioko hondartzako berdegunean arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Jorge Arribas eta Diego Galaz musikariek osatutako taldea da Feten Feten, eta festa giroko musika instrumentala eta harrigarria eskainiko dute ostiralean Antilla hondartzan. Beraien estiloa dantza musika tradizionalaren eta herrikoiaren nahasketari dagokio; chotis, vals, pasodoble, habanera, fox trot…estilokoa.

Burgostarrek, instrumentu klasikoez gain, ezohiko objektuekin ere musika sortzen dute, hala nola zerroteekin, besaulki-txirula batekin…

Familian entzuteko, dantzatzeko eta gozatzeko esperientzia paregabea izango da asteburuko kontzertu hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide