Badok 13 beteranoak garaile izan dira Pontejosen

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 14a, 14:00

Badok 13 beteranoen taldea nagusitu da Pontejoseko Banderan. (utzitakoa)

Orioko beteranoen taldeak Pontejosko Bandera eskuratu zuen larunbatean Kantabrian jokatutako estropadan. 

Pontejosko Bandera izan zuten jokoan beteranoek larunbatean Kantabrian jokatutako estropadan, eta Orioko Badok 13  taldea nagusitu zen bertan. Hain zuzen, 13 minutu eta 28 segundoan helmugaratu ziren oriotarrak, Donostiako Fortuna eta Zumaiako ontzien aurretik. 

Badok 13 taldeak lehenengoa jarraitzen du izaten sailkapen orokorrean, 

Plentzian (Bizkaia) izango dute hitzordua datorren larunbatean eta bertan Karmengo Ama Bandera izango dute jokoan. Ligari amaiera emateko, aldiz, Getxoko Banderaren atzetik arituko dira, uztailaren 26an.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide