Aurten ere Haroraino joan dira bi gurpilen gainean Orioko Aldapa zikloturista elkarteko taldekideak. Egun lainotsua egin arren, eguraldi paregabea izan zen beraientzat, irteera bero handirik pasa gabe egiteko.
Nahiz eta bidean ondoriorik gabeko erori txikiren bat izan, ibilbidea arazorik gabe egin zutela eta poteoan eta bazkarian ederki pasa zutela azaldu diote Gukari aldapakoek.
Hurrengo urteari begira, jendeari parte hartzera animatzen diete taldekideek, Orioko emakume ziklistei bereziki. Aldapakoen arabera, ibilbideak itxuraz erronka gogorra ematen duen arren, lasai lasai egiten den ibilbidea da, eta bizikletan pixka bat ibili den ia edozeinek egin dezakeen ahalegina dela azpimarratu dute.
(Argazkiak: Aldapa zikloturista elkartea)