Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak exhibizionismoa leporatuta

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 11a, 12:57

Orio, errioz bestaldetik. (Onintza Lete Arrieta)

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean, adingabeak jolasten ari ziren leku batean exhibizionismoa egitea egotzita. Antza, mota horretako gertakariengatik polizia aurrekariak ditu.

Astearte arratsaldean ertzainek 31 urteko gizon bat atxilotu zuten Orion, adingabeak jolasten ari ziren leku batetik gertu exhibizionismoa egiteagatik.

Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, astearte arratsaldeko 16:00etan herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion gizon bat adingabe asko jolasten ari ziren patio batetik gertu zegoela, eta pertsona horrek genitalak bistan zituela.

Poliziaren patruila bat bertaratu zen, eta berehala ikusi zuten deian emandako deskribapenarekin bat zetorren gizon bat. Pertsona hori barrutiaren sarrerako hesiaren ondoan zegoen, eta bertan dozenaka adingabe zeuden.

Ertzainek gizona atxilotu zuen, adingabeen aurrean exhibizionismoa egitea egotzita. Polizia eginbideak amaituta, atxilotua epailearen esku utzi zuten.

Ertzaintzaren arabera, mota horretako gertakariengatik aurrekariak ditu gizonak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide