Orioko Atletismo Taldeko 2025-26 denboraldiko izen ematea zabalik dago

Aiora Arriola 2025ko uzt. 9a, 11:00

Orioko Atletismo Taldea gazteak neskak (utzitakoa)

Federatuek zein ez federatuek daukate parte hartzeko aukera, LH 1 mailatik gorako guztiek, eta uda ondoren arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Jada zabalik dago Orioko Atlestimo Taldeko 2025-26 denboraldiko izen ematea. Talde desberdinak sortuko dira federatu eta ez federatuen artean, baita mailei dagokionez ere, eta talde bakoitzak bere erritmoak izango ditu.

Hori dela eta, taldearen arabera, entrenamendu egunak, ordutegia, kuota eta ordaintzeko epea ezberdinak izango dira.

Jarraian kategoria bakoitzaren informazioa:

  • Federatuak; 16, 18 eta 20 urtez azpikoak: iraila hasieratik ekaina amaierara, astelehenetan 16:45etik 18:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:15era. Kuota 250 eurokoa da eta ordaintzeko azken eguna urriaren 30a.
  • Ez federatuak:
    • DBH 1, DBH 2 eta DBH 3 mailakoak: irailaren 29tik maiatzaren 25era, astelehenero 16:45etik 17:45era. Kuota 170 eurokoa da eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.
    • LH 4, LH 5 eta LH 6 mailakoak: irailaren 30etik maiatzaren 28ra, asteartetan 17:30etik 18:30era eta ostegunetan 17:55etik 18:50era. Kuota 190 eurokoa izango da eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.
    • LH 1, LH 2, LH 3 mailakoak: irailaren 30etik maiatzaren 28ra, asteartetan 17:30etik 18:30era eta ostegunetan 17:15etik 18:05era. Kuota 190 eurokoa izango da eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.

Izena emateko galdetegia bete behar da, esteka honetan sartuta. Ordainketa banku transferentzia bidez egin behar da hemen: Kutxa ES67 2095 5176 80 9121408120 eta bertan parte hartzailearen izen-abizenak adierazi beharko dira.

Edozein zalantza argitzeko, parte hartzaileek harremanetan jarri dezakete ondorengo posta elektronikora idatzita: kamelaitor@gmail.com

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide