Mola Marketean sortu zen giro itzela amaituta, Mola Mola hondartzako tabernak dagoeneko martxan jarri du aste honetako eskaintza. Gaurtik hasita, igandera arte, emanaldi desberdin bat eskainiko dute egunero.
Gaur, asteartea, Encarna de las Heras narratzaile eta aktoreak helduentzako ipuina kontatuko du arratsaldeko 19:00etan. Bihar, asteazkenarekin, Trio Jazz egongo da David Cid, Iker Piris eta Eneko Arbearen eskutik arratsaldeko 19:00etan. Ostegunean, bachata eskola eskainiko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ostiralean, Mingo Fisura rock emanaldia egongo da 19:30etan. Asteburuan, uztailaren 12an, larunbatarekin batera, Exodus house emanaldia egongo 19:00etan eta uztailaren 13an, igandea, Lis & Dani duoaren abestien bertsioak, hau ere 19:00etatik aurrera.