Orioko Ospele pilota eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Aiora Arriola 2025ko uzt. 8a, 10:35

Esku pilotaren argazkia. (Utzitakoa)

Uztailaren 20ra arte egongo da zabalik izen ematea, eta bertan, esku pilota eta paleta modalitateak probatzeko eta ikasteko saioak eskainiko dituzte.

Orioko Ospele pilota taldean izena emateko epea zabalik dago 2025-26 denboraldirako eta uztailaren 20a izango da inskribatzeko azkeneko eguna, igandearekin batera. Bertan, esku pilota eta paleta modalitateak probatzeko eta ikasteko saioak eskainiko dira 2019.urtetik aurrera jaio direnentzat.

Talde bakoitzari dagokion ordutegia eta kuota ezarriko zaio. Informazio gehiago nahi izanez gero, pilota eskolako galdetegian izena eman behar da, esteka honetan sartuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide