Urtero bezala, zinemaz aire zabalean gozatzeko hitzorduak programatu ditu Orioko Udalak uda parterako. Bi film proiektatuko ditu, biak haurrei zuzenduta, eta biak animaziozkoak, euskaraz.
Aurreneko filma gaur gauean emango dute, hondartzako berdegunean, 22:00etan. Lagunak erreskatera filma Zinema Euskaraz programaren bidez itzuli dute euskarara, eta oihanean bizi den animalia kuadrila baten abenturak kontatzen ditu, komedia gakoan. Filmak 89 minutuko iraupena du, eta adin guztietako haurrentzat dago gomendatuta.
Hurrengo saioa abuztuaren 19an izango da, asteartearekin, hura ere 22:00etan. Buffalo kids animaziozko filma eskainiko dute orduan.