Maila oso ona erakutsi du Orio Arraunketa Elkarteko harrobiak Castrelo de Miñon (Galizia) jokatu den Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Ostiralean hasi eta gaur arte, gogor aritu dira infantilak eta beteranoak asteburu honetan ere.
Klubak guztira 11 ontzi uretaratu ditu bertan, infantilen bederatzi eta beteranoen bi ontzi, zehazki. Jardunaldiak amaituta, askotariko emaitzak eskuratu dituzte: hiru ontzik lortu dituzte lehenengotariko postuak, tartean brontzezko bi domina. Besteei dagokienez, bederatzi, hamaika eta hamabigarren postuak lortu dituzte, besteak beste.