Urte hasieran hasi zituen Alpe Pools SL enpresak Orioko udal kanpineko aisialdiko igerileku eta ur parke berriko lanak. Kanpineko igerilekuak kokapen berria du, kanpinaren iparraldetik hegoaldera lekualdatu baitute. Guztira ia 1.400 metro koadroko azalera edukiko du igerilekua eta ur parkea biltzen dituen eremuak.
Igerileku berriak oraingoak baino sakonera txikiagoa edukiko du tenperatura epelagoa errazago mantentzeko, klimatizatua izango da, toboganak edukiko ditu eta forma biribila izango du, egunen batean estali nahi balitz ere, eta ur parkea ere izango du. 400 metro koadro inguruko zabalera hartuko dute igerilekuak (280 metro koadro) eta ur txorroek (100 metro koadro). Gune osoak, berriz, ia 1.400 metro koadro edukiko ditu, eta itxitura baten barruan egongo da.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.