Aulki mugikorreko Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte asteburu honetan ere. Oraingoan Galizian, Castrelo do Miñon, izango dira estropadak ostiraletik igandera alebin, infantil eta beterano kategorietan. 73 elkartek parte hartuko dute, denera 369 ontzi izango dira lehian, eta 1.100 arraunlari.
Hitzorduan ez dira faltako Orio Arraunketa Elkarteko ontziak. Klubak zehaztu duenez, infantilen bederatzi ontzi, eta beteranoen bi ontzi izango dira lehian; 28 arraunlari, denera.