San Pedro jaiak 2025

Sanpedroei agurra mahaiaren bueltan

Onintza Lete Arrieta

70 urtetik gorako oriotarrak Villa Antilla hotelean elkartu dira festen azken egunean urteroko bazkariaz elkarrekin gozatzeko.

Goraino bete da Villa Antilla hoteleko jangela handia gaur eguerdian, hantxe elkartu direlako 70 urtetik gorako oriotarrak sanpedroetako ohiko bazkaria egiteko. Erretiratuen elkarteko kideek azaldu dutenez, 180 lagun juntatu dira guztira, eta haiekin batera ospatu dute festen amaiera udaleko eta elizako ordezkariek ere.

Goiz-eguerdi partean umeak eta gaztetxoak ibili dira jolasean herriko hainbat txokotan eta, iluntzean, berriz, Old Glasses musika taldearen kontzertua egongo da, 19:00etan Herriko Plazan. Ekitaldi horrekin amaituko dituzte oriotarrek aurtengo San Pedro jaiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide