San Pedro jaiak 2025

Pilotaz gozateko aukera ere bai herriko festetan

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 1a, 08:00

Sanpedroetako 53. Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten herriko frontoian igande arratsaldean, San Pedro egunean. Eskuz aritu ziren benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, alebin neskak.

Ospele pilota elkarteko pilotari gazteek Sanpedroetako 53. Txapelketako finalak jokatu zituzten igande arratsaldean, San Pedro eguna, herriko frontoian. Eskuz aritu ziren bertan benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, alebin neskak.

Hona hemen txapelketako emaitzak:

Benjaminak eskuz

  • Jakes Larrañaga-Abel Lopetegi 8-1/8-1 Aratz Loidi-Telmo Gardiel.

Alebin neskak paletaz

  • Laia Garrido-Ane Sagastibeltza 8-5/2-8/1-5 Bidarte Iglesias-Goretti Aranalde.

Alebinak eskuz

  • Mikel San Sebastian-Aimar Rezabal 5-8/7-8 Eritz Itxaso-Ganix Brit.

Infantilak eskuz (lagunarteko partida)

  • Jauregi (Intza)-Atorrasagasti (Ospele) 12-18 Olano (Bergara)-Sagastibeltza (Ospele).

Argazkiak: Ospele pilota elkartea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide