Karela kiroldegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 30a, 10:25

Karela kiroldegiko igerilekua.

Urtero bezala, uztailean eta abuztuan aldaketak izango dira kiroldegiaren ordutegian, eta arduradunek zehaztu dute noiz egongo den zabalik zerbitzua astegunetan nahiz asteburuetan.

Uztailak 1 izango ditu bihar, asteartea, eta Karela kiroldegia udako ordutegiarekin hasiko da martxan. Uztailean eta abuztuan mantenduko du ordutegi berezi hori.

Astegunetan 07:00etan irekiko dute, eta 13:00 arte egongo da zabalik. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara egongo da erabilgarri.

Asteburuei eta jaiegunei dagokionez, soilik goizez egongo da erabilgarri, 09:00etatik 13:00etara.

Bestalde, gogorarazi dute igerilekua ordu erdi geroago zabalduko dela, eta ordu erdi lehenago itxi.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide