Badok 13 beteranoak txapeldun izan dira Zumaian

Maria Maya Manterola

Orioko beteranoen taldeak nagusitasunez irabazi zuen atzo Zumaiako sanpedroetan jokatutako estropada. Garaipen ugari pilatzen ari dira denboraldian zehar.

Zumaiako San Pedro jaietan beteranoen estropada jokatu zen atzo errioan, eta Orioko Badok 13 beteranoen taldea nagusitu zen. Oriotarrek aise irabazi zuten estropada, bigarren egin zuen Fortuna baino bederatzi segundo lehenago amaituta lanak. Hain zuzen, 12 minutu eta 52 segundoan helmugaratu ziren oriotarrak Zumaian jokatutako estropadan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide