Zabalik da Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea

Julene Sorarrain 2025ko eka. 28a, 13:00

Danbolin eskolako musika banda, artxiboko irudian.

Interesdunek uztailaren 2ra arte izango dute matrikulatzeko epea. Bestalde, irailaren 1etik 9ra bitartean, bigarren epea zabalduko dute. Ikasturtea irailaren 11n hasiko da eta dagoeneko ikusi daiteke aurtengo eskaintza.

Dagoeneko zabaldu dute Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea datorren ikasturteari begira, eta herritarrek bi epe izango dituzte horretarako. Batetik, uztailaren 2ra arte, eta bestetik, irailaren 1etik 9ra arte. Izen-emate hori dagoeneko ikasle direnentzat eta ikasle berrientzat da, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio ordenan.

Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, eta hau izango da aurtengo eskaintza:

  • 1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
    • Musika eta mugimendua.
    • Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.
  • 2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
    • Musika mintzaira (2. maila).
    • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
    • Euskal dantza.

Informazio gehiago eskuratzeko, Danbolin Musika eta Dantza Eskolara jo daiteke (Iturbide kalea, 18), baita 943-83 37 27 zenbakira deitu edota danbolin@orio.com helbidera idatzi ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide