San Pedro jaiak 2025

Txu-txu trenaren zerbitzu berezia eskainiko dute jubilatuen bazkarirako

Julene Sorarrain

Adinekoen sanpedroetako bazkaria. (Guka)

Astelehenean egingo dute herriko jubilatuen bazkaria, 14:00etan hasita, Antilla hotelean, eta txu-txu treneko zerbitzua eskainiko zaie joan-etorriak errazteko.

San Pedro jaien azken egunean, 70 urtetik gorako herritarren bazkaria egingo dute Antilla hotelean, 14:00etan hasita. Udalak, jubilatuei joan-etorriak errazteko asmoarekin, txu-txu trenaren zerbitzu berezia eskainiko du.

Hortaz, Arkaitz tabernan hartu ahal izango dute trena 12:45ean, 13:15ean edo 13:45ean; herrira itzultzeko, berriz, 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan igaroko da trena hoteletik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide