Kirol inklusiboa sustatzeko asmoarekin, II. Mixed Ability nazioarteko estropada jokatu zuten atzo arratsaldean Orioko errioan, Imas erakundeak antolatuta. Eguraldia lagun, Italiako eta Erresuma Batuko arraunlariak bertaratu ziren, Orioko Berdin-Berdinak taldeko kirolarien aurka lehiatzera.
Bertan, 1.000 eta 500 metroko distantziak egin zituzten bi, lau eta zortzi laguneko taldetan banatuta. Guztira zazpi jardunaldi jokatu zituzten, eta oriotarrek bi garaipen eskuratu zituzten. Hona hemen txapelketako emaitzak:
Bi arraunlariko taldeak:
- jardunaldia:
- SC Armida 3:05,04.
- Bradford RC 3:22,65.
- jardunaldia:
- SC Armida 2:39:95.
- Bradford RC 2:58:54.
- jardunaldia:
- SC. Armida 2:46:07.
- Bradford/Armida 3:02:56.
Lau arraunlariko taldeak:
- jardunaldia:
- Orio Berdin Berdinak 02:55:29.
- Bradford/Armida 03:31:49.
- jardunaldia:
- Orio Berdin Berdinak 02:24:25 (4-).
- SC. Armida 02:26:53 (4-+).
- Orio Berdin Berdinak 03:33:32 (4-+).
- jardunaldia:
- Bradford RC 2:24:87.
- Orio Berdin Berdinak 2:46:53.
Zortzi arraunlariko taldeak:
- SC. Armida 2:07,10.
- Orio Berdin Berdinak 2:30,16.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta utzitakoak)