San Pedro jaiak 2025

Lehertzear da San Pedro jaietako txupina

Julene Sorarrain 2025ko eka. 26a, 17:00

Artxiboko irudian, Arrantzale eguneko dantza emanaldia.

Lau egunez askotariko ekitaldiak egingo dituzte herriko hainbat puntutan: sardin jana, herri bazkaria, kontzertuak eta erromeriak, kirol jarduerak eta saregileei eta arrantzaleei zuzendutako omenaldia.

Festa giroan murgilduta izango dira oriotarrak bihartik aurrera, izan ere, txupina lehertu eta hasiera emango diete aurtengo sanpedroei. Lau egunez, askotariko ospakizunak izango dira herriko hainbat puntutan: sardin jana, herri bazkaria, kontzertuak eta erromeriak, kirol jarduerak eta saregileei eta arrantzaleei zuzendutako omenaldia. 

Ekainaren 29an, larunbatarekin, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna ospatuko da, eta jaiari lotuta, Arrantzale eta Harro lelodun txapak banatu ditu udalak etxez etxe, jaietako programarekin batera. Oraindik eskuratu ez dutenek, aldiz, doan izango ditu turismo bulegoan eta udaletxeko harreran.

Egitaraua

Ekainak 27, ostirala

  • 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
  • 15:00. 3x3 Futbol txapelketa, Mendibeltz futbol-zelaian.
  • 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako txistulariekin, kalez kale.
  • 19:00. Matraka elektrotxaranga, Endaia Plazatik Herriko Plazara.
  • 20:00. Txupinazoa, eta jarraian, txosnen irekiera, Herriko Plazan.
  • 20:15. Kontzertua: Oilar beltzak, Herriko Plazan.
  • 23:00-02:00. Eztanda erromeria eta DJ Track-a, Herriko Plazan.

Ekainak 28, larunbata: Arrantzale eta Harrotasunaren eguna

  • 11:00. Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira, kalez kale.
  • 12:00. Sardin jana, Oteizaren Pietate azpian eta Endaia Plazan.
  • 13:30. Ikuskizuna eta omenaldia saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Herriko Plazan.
  • 17:00. Bide batez erromeria, Herriko Plazan.
  • 17:30. Heriotzarik gabeko arrantza txapelketa (8-13 urte), moilan, anbulatorioaren parean.
  • 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Kiliki, DJ LaMia Mari, Ofensa eta Siwanaba, Herriko Plazan.

Ekainak 29, igandea: San Pedro eguna

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
  • 10:00. Orioko txaranga, kalez kale.
  • 11:00. Bizikleta igoera: haurrak Herriko Plazatik Pillikura, eta helduak Herriko Plazatik San Martin ermitara.
  • 12:30. Meza Nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta.
  • 13:00. Herri kirol parte hartzaileak eta pintxoak, Herriko Plazan.
  • 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, frontoian.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin, kalez kale.
  • 19:00. Soka dantza, eta jarraian, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
  • 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Alarma Morea, DJ La Fulana eta DJ Troti, Herriko Plazan.

Ekainak 30, astelehena: San Pedro bigarrena

  • 10:00. Bizijolas haurrentzako jolasak (2-10 urte), Muntoko berdegunean.
  • 10:30. I. San Pedro Erronka. Talde jolasak eta bazkaria (10-14 urte), Herrian barrena.
  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
  • 19:00. Kontzertua: Old Glasses, Herriko Plazan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide