Herriko autokarabana guneen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa bozkatuko dute gaurko bilkuran

Julene Sorarrain 2025ko eka. 26a, 10:30

Maiatzako ohiko udalbatzarra. (Oier Arregi)

Orioko Udalbatzak ekaineko ohiko bilkura egingo du gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, eta ohi bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Orioko Udalak zazpi puntuko udalbatzarra egingo du gaur arratsaldean, hilak 26, 19:30ean hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan egingo dute ekaineko ohiko bilkura, eta beti bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Landuko dituzten puntuen artean dago behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalak Ortzaika auzoan eta Hondartza eremuan, autopista azpian, dituen autokarabana guneen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari. Halaber, Erasoen aurrean, planto! adierazpen bateratua ere irakurriko dute bilkuran.

Honakoa da ekaineko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. Onartzea, egoki bada, 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorra. 
  2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean. 
  3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean. 
  4. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalak Ortzaika auzoan eta Hondartza eremuan, autopista azpian, dituen autokarabana guneen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari.
  5. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Karela kiroldegirako hainbat kirol material errentamendu erregimenean hornitzeko eta instalatzeko kontratua.
  6. Erasoen aurrean, planto! adierazpena irakurtzea. 
  7. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide