Lurraldebusek autobusen geraleku batzuk kenduko ditu igandean Donostian, triatloiagatik

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 25a, 11:00

Donostiako Triatloiaren irteera, Kontxako hondartzatik. (Donostiako Triatloia)

Donostiako Triatloia jokatuko dute igande goizean. Horren ondorioz, Lurraldebuseko geraleku batzuk kenduko dituzte hiriburuan, goizeko 8:00etatik 13:00etara bitartean. 

Lurraldebuseko UK09 (Zumaia-Donostia N-634 errepidetik) eta UK11 (Zumaia-Donostia ospitaletatik) autobus lineetako joan-etorrian eragina izango du igandean jokatuko duten Donostiako Triatloiak. Izan ere, kirol jarduera dela eta, hiriburuko geraleku batzuk kenduko dituzte goizeko 8:00etatik 13:00etara bitartean. 

Kenduko dituzten geralekuak honakoak izango dira:

  • Zumaiarako noranzkoan: Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta, Errotaburu, Añorga eta Errekalde.
  • Donostiarako noranzkoan: Errekaldem Añorga, Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi, San Marcial eta Askatasunaren etorbidea 3.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide