II. Mixed Ability Nazioarteko Estropada jokatuko dute bihar Orion

Julene Sorarrain 2025ko eka. 25a, 08:00

Mixed Ability programako arraunlari bat. (utzitakoa)

Proba 16:15ean hasiko da, errioan, eta 1.000 eta 500 metroko distantziak egingo dituzte kirolariek. Proban parte hartuko dute Orioko Berdin-Berdinak taldeko kideek.

Kirol inklusiboa sustatzea eta gizarteratzea helburu duen Imas erakundeak Mixed Ability izeneko nazioarteko errugbi txapelketa antolatu du beste urte batez. Aurtengo edizioa Iruñean jokatzen ari dira, eta hamahiru herrialdetako 1.200 kirolarik baino gehiagok parte hartuko dute.

Errugbi txapelketaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait kirol proba ere egingo dituzte egunotan, tartetan nazioarteko estropada. Bigarren jardunaldia, hain zuzen, Orion jokatuko dute bihar, 16:15ean hasita. Errioan izango da proba, eta 1.000 eta 500 metroko distantziak egingo dituzte kirolariek, bi, lau eta zortzi laguneko taldetan banatuta. Proban parte hartuko dute Orioko Berdin-Berdinak taldeko kirolariek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide