Gaueko tren zerbitzua jarriko du Euskotrenek Zarauzko sanpelaioetarako

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 24a

Orioko tren geltokia.

Asteazkenetik ostegunerako eta ostegunetik ostiralerako gauetan jarriko du aparteko tren zerbitzua Euskotrenek Zarauzko jaietako joan-etorria errazteko.

San Pelaio jaiak ospatuko dituzte aste honetan Zarautzen. Inguruko herrietako makina bat lagun bertaratuko da kostaldeko herrira hango jaiak bizitzera. Horren jakitun, eta pertsona hauen joan-etorria errazteko, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia jarriko du Zumaia eta Donostiako Amara artean. Asteazkenetik ostegunerako eta ostegunetik ostiralerako gauetan izango da aparteko tren zerbitzua.

Ordutegiak honakoak izango dira

  • Zumaiatik Donostiara: 01:03, 02:43, 05:03.
  • Donostiatik Zumaiara: 00:20, 02:00, 04:20.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide