Giro ederrean ospatu dute Etxeluze gaztetxearen urteurrena

Julene Sorarrain 2025ko eka. 24a, 09:04

Parrillada, kalejira, serigrafia tailerra eta musika saioak egin zituzten pasa den larunbatean Orioko gaztetxearen hamabosgarren urteurrena ospatzeko.

Giro ederrean ospatu zuten pasa den larunbatean Etxeluze gaztetxearen hamabosgarren urteurrena. Eguraldia lagun, parrillada egin zuten gaztetxe kanpoko zelaian, festari hasiera emateko. Bitartean, Zorione Mendezek serigrafia tailerra eskaini zuen, urteurrenerako diseinatu duen logoa herritarrek ekarritako kamisetetan estanpatzen. Gainera, gaztetxearen historia jasotzen duen erakusketa ere prestatu zuten, azken urteetan egindako kartelekin eta albisteekin.

Bazkalostean, kalejira girotua egin zuten herriko kaleetan zehar, eta arratsaldetik aurrera, musika izan baitzen protagonista. Unai Pelayo Pelax  eta Iñaki Rifaterra arduratu ziren gaztetxea girotzeaz, eta iluntzean, DJ saioarekin amaitu zuten eguna, giro ezinhobean.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide