Urtero bezala, uda sasoian ordutegi berezia edukiko dute Kultur Etxeak eta liburutegiak. Hala, bihar hasi eta irailaren 5era arte, goizez bakarrik zabalduko dituzte ateak bi zerbitzu horiek. Ordutegi zehatza 09:00etatik 14:00etara artekoa izango da.
Ondoren, berriz ere ohiko ordutegian eskainiko dute zerbitzua, hau da, goizez eta arratsaldez.