Sanpedroen atariko egunean barrakak merkeago egongo dira

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 21a, 08:59

Barrakak plazoletan. (Onintza Lete Arrieta)

Aurreko aldietan bezala, akordioa lortu dute Orioko Udalak eta Afade elkarteak, eta hala, txartel bakoitza 1,5 euroan erosi ahalko da. Ekainaren 26an, ostegunarekin, edukiko dute prezio berezi hori. Horrez gain, egunero zaratarik gabeko bi ordu egongo dira barraketan.

Ohi bezala, sanpedroetan barrakak jarriko dituzte herrian, arranpla aurreko plazoletan, eta udalak jakinarazi du akordioa erdietsi duela Afade elkartearekin, eta hala, barraketan ibiltzeko txartelak merkeago erosi ahalko direla festen atarian, ekainaren 26an, ostegunarekin. Egun horretan 1,5 euroan salduko dute txartel bakoitza. Hori bai, egun horretako txartelek ez dute balioko hurrengo egunetarako.

Horrez gain, aurreko aldietan bezala, oraingoan ere egunero zaratarik gabeko bi ordu izango dira barraketan, bereziki heziketa premia zehatzak dituzten haurren inklusioa errazteko. Ordutegia zehaztuta dago: 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara kenduko dituzte musika eta bestelako soinuak barraketan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide