Orioko Udalak gaur goizean jakinarazi du aurtengo San Pedro jaietako egitaraua. Hala, herritarrak jai giroan murgilduta egongo dira lau egunez, eta ez dira faltako ohiko ospakizunak: sardin jana, herri bazkaria, kontzertuak eta erromeriak, kirol jarduerak eta saregileei eta arrantzaleei zuzendutako omenaldia.
Pare bat berritasun ere izango dira aurtengoan: herri kirol parte hartzaileak antolatu dira San Pedro Eguneko eguerdi partea girotzeko, eta I. San Pedro Erronka ere egingo dute. Bigarren hau 10 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta lagunarteko jolasekin ondo pasatzeaz gain, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Ekainaren 28an, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna ospatuko dute, eta udalak etxez etxe banatuko duen eskuorriarekin batera, "Arrantzale eta Harro" dioen txapa bat ere eskainiko zaie herritarrei. Izan ere, udalaren ikuspegitik, "arrantzari eta itsas kulturari lotutako herria" da Orio, eta "genero eta sentsibilitate guztientzat irekia" izan nahi duena baita. "Horren jakitun, azken urteotan udalak lan handia egin du bi alor horietan: batetik, herriko itsas ondarea zaintzen, dokumentatzen eta zabaltzen; bestetik, berdintasun politika sendoak garatu ditu, Orio feminista eta berdinzaleago bat egiteko helburuarekin".
Bestalde, ekainaren 27tik 29ra Puntu Morea jarriko dute turismo bulegoaren parean, 23:00etatik 02:00etara, herritarrei informazioa emateko.
Egitaraua
Ekainak 27, ostirala
- 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
- 15:00. 3x3 Futbol txapelketa, Mendibeltz futbol-zelaian.
- 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako txistulariekin, kalez kale.
- 19:00. Matraka elektrotxaranga, Endaia Plazatik Herriko Plazara.
- 20:00. Txupinazoa, eta jarraian, txosnen irekiera, Herriko Plazan.
- 20:15. Kontzertua: Oilar beltzak, Herriko Plazan.
- 23:00-02:00. Eztanda erromeria eta DJ Track-a, Herriko Plazan.
Ekainak 28, larunbata: Arrantzale eta Harrotasunaren eguna
- 11:00. Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira, kalez kale.
- 12:00. Sardin jana, Oteizaren Pietate azpian eta Endaia Plazan.
- 13:30. Ikuskizuna eta omenaldia saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan.
- 14:30. Herri bazkaria, Herriko Plazan.
- 17:00. Bide batez erromeria, Herriko Plazan.
- 17:30. Heriotzarik gabeko arrantza txapelketa (8-13 urte), moilan, anbulatorioaren parean.
- 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Kiliki, DJ LaMia Mari, Ofensa eta Siwanaba, Herriko Plazan.
Ekainak 29, igandea: San Pedro eguna
- 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
- 10:00. Orioko txaranga, kalez kale.
- 11:00. Bizikleta igoera: haurrak Herriko Plazatik Pillikura, eta helduak Herriko Plazatik San Martin ermitara.
- 12:30. Meza Nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta.
- 13:00. Herri kirol parte hartzaileak eta pintxoak, Herriko Plazan.
- 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, frontoian.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin, kalez kale.
- 19:00. Soka dantza, eta jarraian, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
- 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Alarma Morea, DJ La Fulana eta DJ Troti, Herriko Plazan.
Ekainak 30, astelehena: San Pedro bigarrena
- 10:00. Bizijolas haurrentzako jolasak (2-10 urte), Muntoko berdegunean.
- 10:30. I. San Pedro Erronka. Talde jolasak eta bazkaria (10-14 urte), Herrian barrena.
- 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
- 19:00. Kontzertua: Old Glasses, Herriko Plazan