Bixen Bergara argazkilariaren Agerian erakusketa iritsiko da bihar Orioko San Nikolas elizara.
"Non agertzen zaigu Jainkoa?" galderari erantzuna eman nahian egindako erakusketa da Agerian. "Hitzak dioen bezala, egunero agertzen zaigu Jainkoaren maitasuna". Hau ardatz hartuta, eta pertsona erdian jarrita, 18 argazkiz osatutako erakusketa prestatu du argazkilari irundarrak.
Hala, ekainaren 24an bere azken lanaren xehetasunak partekatzeko aurkezpena eskainiko du parrokian, 19:00etan hasita. Erakusketa, aldiz, ikusgai izango da hilaren 26ra arte, goizeko 10:00etatik 18:00etara bitartean.