Herritarrek adikzioen inguruan duten iritzia ezagutzeko galdetegia osatu du udalak

Julene Sorarrain 2025ko eka. 17a, 11:26

Tabako pakete bat.

Besteak beste, herritarrek menpekotasunen inguruan Orion egiten diren jarduerei buruz duten ezagutza eta iritzia ezagutu nahi du udalak. Galdetegia erantzuteko azken eguna uztailaren 10a izango da.

Orioko Udalaren, herritarren osasun fisiko zein mentala zaintzen duen herria izatea du helburu, eta horren harira, Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana garatzen hasi da, Ortzadar Fundazioarekin elkarlanean.

Udalak jakinarazi duenez, fundazioak zenbait lanketa egin ditu orain arte, eta hurrengo pausoa herritarren iritziak ezagutzea da. Horretarako, galdetegi hau prestatu dute, eta udalak dei egiten die herritarrei, "konfidentzialtasun osoz" erantzun dezaten, uztailaren 10a baino lehen.

Besteak beste, menpekotasunen inguruan Orion egiten diren jarduerei buruz duten ezagutza eta iritzia ezagutu nahi dituzte, baita herritarrek adkizioei buruz duten iritzia jakin, eta azkenik, iradokizunak eta proposamenak egiteko aukera ere eman.

Hortaz, galdetegia erabat konfidentziala eta anonimoa dela esan du udalak, eta bildutako datuak komunitatearen beharrak identifikatzeko erabiliko dituzte. Datuak bildu ondoren, Orioko Adkizioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana garatuko du udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide