Jendaurrean ehuntzeko nazioarteko eguna ospatuko du bihar Ostargik

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, Ostargi elkarteko kideak.

Egitasmoaren helburua da ehuntzea jarduera sozial, sortzaile eta terapeutiko gisa praktikatzea. Ostargiko kideak elkarteko atarian izango dira egun osoan zehar, eta dei egin die herritarrei beraiekin batera ehuntzera eta sortzera batu daitezen.

Ostargi elkarteak jendaurrean ehuntzeko nazioarteko eguna ospatuko du bihar. Ekainaren 8an ospatzen da egitasmo berezi hau, eta helburua ehuntzea jarduera sozial, sortzaile eta terapeutiko gisa praktikatzea da.

Hala, Ostargiko kideak elkarteko atarian izango dira egun osoan zehar, eta dei egin die herritarrei beraiekin batera ehuntzera eta sortzera batu daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide