Bachata eta saltsa 'queer' erara, larunbat arratsaldea girotzeko

Mireia Galarza Bastida

Guztira, 30 bat lagun elkartu ziren bachata eta saltsa "heteroarauetatik kanpo" gozatzeko, eta arratsaldetik iluntzera bitartean giro ederra nagusitu zen bertan. 

Batxata Salsa Kuir festa izan zen atzo arratsaldean Etxeluze gaztetxeko protagonista. Guztira, 30 bat lagun elkartu ziren bachata eta saltsa "heteroarauetatik kanpo" gozatzeko, eta arratsaldetik iluntzera bitartean giro ederra nagusitu zen bertan. 

18:00etan izan zuten lehen klasea, eta 20:30 aldera jarri zuten praktikan ikasitakoa sozial baten bitartez. Gerriak nahiko astindu ondoren, Oliba eta Antxoa musika jartzaileekin eman zioten amaiera gauari. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide