Mola Mola hondartzako taberna ezaguna da antolatzen dituen kontzertu eta DJ saioengatik, eta asteburu honetan ere ez da ospakizunik faltako. Gaur arratsaldean Zapoitxok girotuko du tabernako terraza, 19:00etan hasita. Gitarra, biolontxeloa, eta perkusioa jotzen ditu musikariak, eta rumbatik skara salto egiten duten erritmoak zuzenean entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bihar, larunbata, Divorce from New York musikariaren txanda izango da. "Etorkizuneko jazz soinuetarantz" jotzen du artistak, Chicago Houseko soinu klasikoren bati ere keinu argia eginez.