Orioko Udalak antolatuta, Olaia Inziarte musikari nafarrak kontzertua emango du gaur arratsaldean, Orion. Doako emanaldia izango da, Herriko Plazan eskainiko baitu zuzenekoa, 20:00etan hasita.
Inziartek 2022an hasi zuen bakarlari ibilbidea, eta Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritu da, teklatu eta koroetan. Abeslariak aurten aurkeztu du Zerrautsa bere azken lana, eta gaurko emanaldian eskainiko ditu azken diskoko abestiak.
Herriko Plazaren inguruan segurtasuna bermatzeko eta kontzertuaz hobeto gozatu ahal izateko, udalak moilako errepidea itxiko du 19:30etik 22:00era bitartean, bi norantzatan. Ondorioz, ibilgailuek Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute herrigunera sartu irtenak egiteko.
Musikariaren lana ezagutzen ez duenarentzat, hona hemen haren abestietako bat, Eman abisua: