Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, Sanpedroetako VII. 3x3 Futbol Txapelketa jokatuko dute ekainaren 27an, Mendibeltz zelaian. Haurren partiduek emango die hasiera jardunaldiari, eguerdiko 14:30ean, eta ondoren helduen txanda izango da.
Txapelketa hainbat mailatan banatu dute oraingo honetan ere: LH1etik LH6ra, maila bakoitzeko kategoria bat zehaztu dute, eta taldeek mistoak izan beharko dute; DBH1-2 izango da hurrengo kategoria multzoa, eta taldeek ere mistoak izan beharko dute; DBH3-4 beste bat maila bat izango da, eta taldekatzeak libreak izango dira. Azkenik, bi kategoria zehaztu dituzte helduen artean: 16 urtetik gorako emakumeak eta 18 urtetik gorako helduen talde libreak.
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, eta hilaren 16ra arte egongo da horretarako aukera. Karela kiroldegian edo Zaragueta Herri Eskolan egin daiteke, baita galdetegi hau beteta ere. Parte hartzaile bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu, eskudirutan edo 669 61 45 48 zenbakira Bizuma bidaliz.