Orioko Bate Bizkorrak (OBB) taldeak Ohorezko Mailako Sofbol Liga Nazionaleko azken faseari eman zion hasiera pasa den asteburuan. Madrilgo Rivas taldea izan zuen aurkari norgehiagokan, eta "egindako ahalegin guztien arren", oriotarrek ezin izan zuten garaipena lortu.
Rivasek "indarrez" hasi zuen lehen partida, zazpi lasterketa lortuz lehenengo sarreran. Hirugarrengoan beste lasterketa bat lortu zuen, eta laugarrengoan, aldiz, beste bi gehiago. OBBk lasterketarik egitea lortu ez zuenez, laugarrengo sarreran partida amaitutzat eman zuten.
Bigarren partidan, Rivasek nagusitasunarekin jarraitu zuen, lau lasterketa lortuz bigarren sarreran. Hirugarrenean, Jocelyn Díazek home run bat jo zuen, eta horrek beste lasterketa bat gehitu zuen. Bosgarren sarreran, Rivasek beste bi lasterketa egin zituen, eta Díazek berriro ere distira egin zuen beste home run bat eginez. OBBk, ez zuen lortu lasterketarik egitea lortu beste behin, eta partidua amaitzat eman zuten, Rivasen alde.
Sara Loidik doble bat jo zuen partiduan zehar, eta taldeak bai defentsan bai erasoan "errendimendu on bat" erakutsi zuela esan dute taldeko kideek: "Izan zuten emaitza izan arren, jaurtitzaileak lan bikaina egin zuten zirkulutik".
Hurrengo jardunaldian Madrilera bidaiatuko dute Dridmaren aurka jokatzeko, "beraien bertsiorik onena erakusteko irrikaz eta lehiaketan borrokan jarraitzeko ilusioz".