Orioko Udalak eginkizun askotarako bi ofizial kontratatzeko deialdia zabaldu du. Sei hilabeteko lanaldia izango da, goizez, eta hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo dute. Izen-ematea ekainaren 17ra arte egongo da zabalik.
Udalak jakinarazi duenez, hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidera bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dituzte kontuan. Bestalde, beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.