Espainiako selekzioarekin Antequera Hiria Nazioarteko Txapelketa jokatuko du Libe Arruabarrena Beti Onak eskubaloi taldeko jokalariak. Antequeran (Malaga, Espainia) jokatuko dute txapelketa, eta ekainaren 26an, 27an eta 28an izango dituzte kanporaketa faseko hiru neurketak. Espainiako selekzioak Portugal, Frantzia eta Alemania izango ditu aurrez aurre lehen fase horretan.
Joaquin Rocamora hautatzailearen esanetara egongo dira Arruabarrena eta txapelketarako deitutako beste hamazazpi jokalariak. Hilaren 16rako deitu dituzte Malagan, eta txapelketa hasi bitartean, bertan egingo dute kontzentrazioa. Prestakuntza modura ere balioko die txapelketa eta egonaldi honek; izan ere, junior mailako Europako Txapelketa jokatuko daute uda honetan.
Partidak:
- Ekainak 26, osteguna: Espainia - Portugal, 20:15ean.
- Ekainak 27, ostirala: Espainia - Frantzia, 20:15ean.
- Ekainak 28, larunbata: Espainia - Alemania, 20:15ean.