Herriko saltokietan erosketak egiteak duen garrantzia aldarrikatu nahian, Orioko Arkupe, Zarauzko Murkil eta Zumaiako Gertu merkataritza elkarteek ekimen bateratua antolatu zuten duela aste batzuk. Ekintzen artean, zozketak ere egin zituzten, eta zozketa horretako sari nagusia Zumaian geratu da. Cristina Yeregi zumaiarrak jaso du Arkupe, Gertu eta Murkileko saltokiek zozketako saria.