Orio Arraunketa Elkarteak dagoeneko zabaldu du 2025-2026 denboraldirako izen-ematea. Denboraldia irailaren 1ean hasiko den arren, herriko gazteek dagoeneko izena eman dezakete Arraun Eskolan datorren ikasturteari begira. Hala, lau maila ezberdin izango dituzte aukeratzeko, jaiotze urtearen arabera, eta informazio bilerak aurrerago egingo dituzten arren, dagoeneko jakinarazi dituzte entrenamenduen ordutegiak.
Izena emateko, interesdunek hurrengo galdetegi hau bete beharko dute. Hona hemen entrenamenduen ordutegiak:
- Alebinak (2015ean eta 2014an jaiotakoak): astelehenak eta ostiralak.
- Infantilak (2013an eta 2012an jaiotakoak): astearteak, ostegunak, larunbatak eta igandeak.
- Kadeteak (2011n eta 2010ean jaiotakoak): astelehenak, asteazkenak, ostiralak, larunbatak eta igandeak.
- Jubenilak (2009an eta 2008an jaiotakoak): astelehenak, astearteak, ostegunak, ostiralak, larunbatak eta igandeak.