Merezitako harrera jaso dute Orioko arraunlariek Herriko Plazan

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 21:11

Euskadiko Traineruen Txapelketa irabazi dute gaur Orio Arraunketa Elkarteko gizonek, eta herritarrek, elkartasuna adierazi nahian, harrera beroa egin die iluntzean Herriko Plazan.

Orio Arraunketa Elkarteko gizonak txaloka eta txistuka jaso dituzte gaur iluntzean Herriko Plazan. Izan ere, arraunlariek Euskadiko Txapelketa irabazi dute gaur goizean Bermeon (Bizkaia).

Garaipena ospatzeko eta elkartasuna adierazteko asmoz, herritarrek alirona egin die udaletxe aurrean, txarangak plaza girotu duelarik.

Arraunlariak eta Iker Zabala entrenatzailea udaletxeko balkoira atera dira banan bana, irabazitako bandera astintzera, eta herritarren babesa eskertzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide