Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta astebete ondoren, Orio Arraunketa Elkartea nagusitu da gaurkoan ere Bermeoko (Bizkaia) uretan jokatu den Euskadiko Txapelketan. Orioren zazpigarren garaipena izan da txapelketa honetan, izan ere, 2002. urtean lortu zuen Euskadiko titulua azken aldiz.
Hori horrela, Donostiarra izan da Orioko trainerutik gertuen aritu dena gaurko norgehiagokan. Igor Makazagaren ontziak gora egin du estropadaren bigarren zatian, bigarren postua eskuratuz eta irabazleengandik bi segundora bakarrik amaituz. Hirugarren postua Jon Salsamendiren Urdaibairentzat izan da, eta Zierbena, aldiz, laugarren postuan sailkatu da. San Juanek eta Hondarribiak, berriz, bosgarren eta seigarren postuetan bukatu dute.
Beteranoei dagokienez, Orioko Badok 13 traineruak eskuratu du bandera, 10:13;91 denborarekin. Bere atzetik sailkatu dira Getxo, Fortuna eta Illunbe. Zumaiarrak, aldiz, seigarren geratu dira, 10:50;56 denborarekin.
Sailkapenak
Gizonak:
- Orio: 20:03;18.
- Donostiarra: 20:05;96.
- Bermeo Urdaibai: 20:12;08.
- Zierbena: 20:13;92.
- San Juan: 20:35;24.
- Hondarribia: 20:35;82.
- Lekittarra: 20:52;64.
- Santurtzi: 21:05;24.
Beteranoak:
- Badok 13: 10:13;91.
- Getxo: 10:21;49.
- Fortuna: 10:21;99.
- Illunbe: 10:36;08.
- Mundaka: 10:48; 45.
- Zumaia: 10:50;16.
- Bilboko Beteranoak: 11:07;00.
- Itsasoko Ama: 11:07;16.