Urrezko zortzi domina eskuratu ditu Oriok aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 12:00

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak Legution (Bizkaia) jokatutako aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan. (utzitakoa)

Atzo goizean jokatu zituzten norgehigokak Legution (Araba) eta Orio Arraunketa Elkarteko neska-mutilek askotariko emaitzak lortu zituzten, tartean urrezko eta zilarrezko zortzi domina.

Aulki mugikorreko Gipuzkoako liga amaiturik, Euskadiko Txapelketa izan zuten jokoan atzo Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek. Ohi bezala, Legution (Araba) izan ziren estropadak, eta oriotarrek askotariko emaitzak eskuratu zituzten bertan.

Klubak guztira 31 ontzi uretaratu zituen, hamabi emakumezkoetan eta hemeretzi gizonezkoetan. Egin beharreko distantziei dagokienez, infantilek eta beteranoek 1.000 metro egin zituzten, kadeteek 1.500 metro, eta jubenilek eta seniorrek, 2.000 metro.

Hori horrela, uretaratutako ontzietatik zortzik eskuratu zituzten urrezko dominak; beste zortzik, berriz, zilarrezko dominak irabazi zituzten; eta beste bi ontzik, aldiz, brontzeko domina eraman zuten etxera. Gainontzeko hamairu ontziak podiumetik kanpo geratu ziren. 

Gipuzkoako bandera, etxera

Euskadiko Txapelketako jardunaldia hasi baina lehen, OAEko kadeteek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako Bandera jaso zuten atzo, aurreko astean amaitu zen ligari dagokion saria, hain zuzen ere. 

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako Bandera jaso dute OAEko kadeteek. (utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide