Kirol arropa bilketa egingo dute datozen asteetan, Iriki Begik antolatuta

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 11:00

Kirol arropa bilketa egingo du Iriki Begik elkarteak. (Pixabay)

Ekainaren 9tik 19ra bitartean egingo dituzte bilketak, herriko ikastetxeetan eta Mendibeltz futbol zelaian. Besteak beste, 6 eta 16 urte bitartekoen arropa jasoko dute. 

Iriki Begik elkarteak antolatuta, kirol arropa bilketa egingo dute datozen asteetan zehar, herritarrek erabiltzen ez duten arropari "bigarren bizitza bat" emateko asmoz. 

Hortaz, 6 eta 16 urte bitarteko gazteen arropa jasoko dute, hala nola judoko, arrauneko, saskibaloiko edota surfeko jantziak. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute soilik egoera onean dagoen arropa jasoko dutela. 

Lehenengo bilketa ekainaren 9tik 19ra bitartean egingo dute, Zaraugueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan. Ekainaren 19an, berriz, Mendibeltz futbol zelai kanpoan izango dira, 16:00etatik 19:00etara bitartean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide