7. Kalea Eliza Organikoa mugimenduak antolatuta, fede topaketak egingo dituzte ekainean, San Juan ermitaren kanpoaldean.
Gaur arratsaldean izango da saioetako bat, 18:00etan hasita. Jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz".
Datozen saioak hilaren 15ean eta 29an izango dira, ordu eta toki berean.