'Ulu, un latido universal' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dituzte bihar arratsalderako

Onintza Lete Arrieta

Dokumentaleko une bat.

Orioko Esperientzia Eskolak eta Zainbizi elkarteak antolatu dute saioa, eta irekia eta doakoa dela jakinarazi dute. 

Ulu, un latido universal dokumentala emango dute bihar arratsaldean Salatxo aretoan, eta ondoren, ikus-entzunezkoari buruzko solasaldia egingo dute. Joan Muñoz zuzendariaren dokumentala gaztelaniaz emango dute, eta saioa, irekia eta doakoa izango da. 

18:30ean da hitzordua, eta bi elkartek antolatu dute ekitaldia: Orioko Esperientzia Eskolak eta ZainBizi elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide